XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA ERABAKIA, 1989.eko urriaren 31koa, Osasun eta Kontsumo Sailarena, Juber Mediku Arakaketa Zentrua sortzeko administrazio- eta osasun-baimena ematen duena.

Jesús Gracia Izquierdo Jaunak, mediku arakaketa zentrua sortzeko, egindako administrazio- eta osasun-mailako baimen-eskabidea ikusita.

Horren ardura duen zerbitzuak emandako txostena ikusita eta Osasun Sorospenerako Zuzendariak proposamena eginda.

Eta Zentruak eta osasun-establezimenduak baimentzeari buruz 206/1982 271/1985 Dekretuetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau ERABAKI DUT: Lehenengoa.- Bilbon Juber Mediku Arakaketa Zentrua sortzeko administrazio- eta osasun-baimena ematea, ibilgailu-gidariek eta arma-baliatzaileek dituzten gaitasun fisiko eta psikolojikoei buruz txostenak gauzatu ahal izateko.

Bigarrena.- Ihardunean jarri aurretik, irekitzeko behin-betiko baimena eskatu beharko zaio Osasun eta Kontsumo Sailari.

Gasteiz, 1989.eko azaroak 31. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.